43. zk., 2019ko martxoaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1136
EDIKTUA, 172/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 172/2018 prozedura arrunta.
Demandatua: Peter Josu Jablonski Aginako.
Gaia: judizio arrunta.
Getxon (Bizkaia), bi mila eta hemeretziko otsailaren hamaikan, nik, Penelope MBA Carcedok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko ZULUPeko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: epaitegi honetan, judizio arruntari buruzko 172/2018 prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita 2019-02-11n; interesdunak eskuragarri du epaiaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Peter Josu Jablonski Aginako demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Getxo (Bizkaia), 2019ko otsailaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.