43. zk., 2019ko martxoaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1133
EDIKTUA, 511/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.
Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta, PZL 2000 511/2018.
Alderdi apelatzailea: Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioa.
Alderdi apelatua: demandatuak, Mapfre Familiar Cia. de Seguros y Reaseguros SA, Veronica Natalia Marin Teran eta Jose Antonio Reina Anzules.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatutako errekurtsoan, epaia eman da, eta honelaxe dio epaitzak hitzez hitz:
Ezetsi egiten da Estatuko abokatuak –Aseguruen Konpentsazio Kontsorzioaren ordezkaritza prozesalak– aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegiak prozedura arrunteko 460/15 zenbakiko autoetan 2017ko urtarrilaren 27an emandako epaiaren aurkakoa. Horregatik, berretsi egiten dugu ebazpen hori, eta gora jotzeko errekurtso honen kostuak alderdi apelatzaileari ezarri.
Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).
Arau-hauste prozesala dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera (PZLko 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).
Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 4703000000051118. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Ebazpena irmoa denean, autoak jatorrizko epaitegira bidaliko dira, ebazpen honen hitzez hitzezko ziurtagiriarekin, horren berri izan eta betearaz dezaten.
Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.
Veronica Natalia Marin Teran apelatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko otsailaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.