Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2019ko martxoaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1128

24/2019 DEKRETUA, otsailaren 26koa, indarrik gabe lagatzeko ekainaren 6ko 104/2000 Dekretua, Zumalakarregiko igogailua eramateko ardura «Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A» sozietate publikoari eman ziona.

Ekainaren 6ko 104/2000 Dekretuak «Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos S.A.» sozietate publikoari esleitu zion Zumalakarregiko igogailuaren garraio-zerbitzua ustiatzea.

Maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen bidez Red Ferroviaria Vasca – Euskal Trenbide Sarea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa sortu zen. Hainbat ekarpen itzuliz, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.ren kapital murrizketa baimentzen duen Ekainaren 6ko 118/2006 Dekretuak erakunde publiko horri, besteak beste, hurrengo helburuak betetzeko agintzen dio: atxikitutako bide-azpiegiturak administratu, kudeatu, eraiki eta ongi-zaindu.

Metroaren 3. linearen trazatu berria dela eta, Txorierriko linean dagoen Zumalakarregiko tren-geltokia erabilerarik gabe geratzen da eta jadanik dagoen igogailua ez da beharrezkoa hasiera batean aurreikusita zegoen trenbideko garraio zerbitzu publikorako. Hala, ikusita igogailuak inongo lanik ez duela betetzen, Etsko administrazio-kontseiluak adierazi du (2016ko apirilaren 4an adostutako akordioan dator jasota) Zumalakarregiko igogailua ez dela beharrezkoa, sortu zenean bete behar zuen lana dagoeneko ez baita beharrezkoa.

Hori dela-eta, Eusko Trenbideak sozietate publikoak eta Bilboko Udalak protokolo nagusi bat sinatu zuten 2018ko maiatzaren 16an, sozietateak Bilboko Udalari laga ziezaion Zumalakarregiko igogailua, udalaren igogailu-sarean integratzeko. Horren ondoren, Eusko Jaurlaritzak, 2018ko uztailaren 24an egindako bileran, igogailuaren instalazioak jabari publikotik jaregitea erabaki zuen, gerora besterentzeko moduan egoteko.

Hala bada, Zumalakarregiko igogailua aurrerantzean Bilboko Udalaren titularitatekoa izango denez, eta hark hartu beharko duenez igogailua eramatearen ardura, Herrilan eta Garraio Sailak bere garaian «Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.» sozietate publikoari igogailua eramateko emandako ardura kentzea egokitzen da orain. Ekainaren 6ko 104/2000 Dekretua indargabetu behar da horretarako.

Horregatik, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak hala proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko otsailaren 26an egindako bileran hala erabaki eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Indargabeturik dago ekainaren 6ko 104/2000 Dekretua, Zumalakarregiko igogailua eramateko ardura «Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A» sozietate publikoari eman ziona.

Azken Xedapena

Dekretu honek ondorioak sortuko ditu 2019ko martzoaren 5ean.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko otsailaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala