43. zk., 2019ko martxoaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
1126
EBAZPENA, 2019ko otsailaren 19koa, Eustateko zuzendariarena, Eustateko Zuzendaritza Nagusian hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia betetzeke uzten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Eustateko Zuzendaritza Nagusian hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Eustateko zuzendariaren Ebazpenaren hirugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2019ko urtarrilaren 9ko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Eustateko Zuzendaritza Nagusian goi-kargudunaren idazkari lanposturako (520010 kodea eta 113. dotazioa) deialdia betetzeke uztea.
Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hortaz, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Eustateko zuzendariari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hileko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 19a.
EUSTATeko zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.