42. zk., 2019ko otsailaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
RESIDENCIAL USANDIZAGA, S. COOP.
1120
IRAGARKIA, Residencial Usandizaga, S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegiteari buruzkoa.
Residencial Usandizaga, S. Coop. likidazioan den kooperatiba-sozietateak batzarra egin zuen, behar bezala deituta, 2018ko ekainaren 25eko 18.30ean bigarren deialdian, komunitatearen patioan (José María Usandizaga 6 eta 8, Sestao, Bizkaia). Sozietatea osatzen duten 21 bazkideetatik 17 agertu ziren batzarrera, eta, han, besteak beste erabaki hauek hartu ziren, aho batez:
– Kooperatiba desegitea onartzea.
– Likidatzaileak izendatzea.
– Likidatzaileei ahalmena ematea, erabaki horiek Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatzeko behar diren gestioak egin ditzaten.
Oharra: erabaki horiei buruzko agiri guztiak sozietatearen egoitzan daude, interesdunen eskura.
Sestao, 2018ko abenduaren 27a.