42. zk., 2019ko otsailaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1114
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 861/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako auzia, 861/2018.
Alderdi demandatzailea: Fatoumata Ndoye.
Alderdi demandatua: Babacar Diop.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, ebazpen hau eman da:
85/2019 epaia, Fatoumata Ndoye demandatzaileak eta Babacar Diop demandatuak ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako adostasunik gabeko neurrietarako 861/2018 prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da.
Babacar Diop demandatuaren egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.