42. zk., 2019ko otsailaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1106
EDIKTUA, 371/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 371/2017 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Salva Industrial SA.
Abokatua: Alberto Garmendia Beldarrain.
Prokuradorea: Maria Begoña Alvarez Lopez.
Demandatua: Manuel Vazquez Iglesias.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan 133/2018 epaia eman da 2018-06-07an.
Manuel Vazquez Iglesias demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2019ko otsailaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.