42. zk., 2019ko otsailaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (176 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1102
EDIKTUA, 159/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 159/2018 hitzezko judizioa.
Alderdi demandatzailea: Leticia Silva de Medeiros.
Alderdi demandatua: Ever Damasio Galeano Caballero.
Gaia: hitzezko judizioa.
Aipatutako judizioan, 35/2019 epaia eman da 2019-02-05ean. Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, hogei egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera.
Demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, alderdi demandatuari ebazpen hori jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
35/2019 epaiaren testu osoa alderdi demandatuaren eskura dago bulego judizial honen egoitzan.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko otsailaren 6a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.