Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2019ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1086

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «Mallabia udalerriko saneamendu-proiektua».

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2019ko otsailaren 20ko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen Mallabia udalerriko saneamendu-proiektua.

Proiektuaren xedea da Mallabia udalerriko beharrezko saneamendu-lanak egitea, Mallabia udalerriko hondakin-urak Apraizeko EDAReraino eramatea errazteko. Aurrez ikusitako jarduerek jasotzen dute orain dagoen EDARaren ondoan ponpatze-estazio berri bat, sare orokorrera bulkada eta hirigune guztia jasotzeko beharrezko kolektoreko adarrak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jarriko da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Obra-proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta haren webgunean (www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 21a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala