Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2019ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1070

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 1355/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 1355/2018 behin betiko neurriak aldatzeko apelazio-errekurtsoa (PZL).

Errekurtsogilea: Sofiane Hamdi.

Abokatua: Pedro Santos Mocoroa.

Prokuradorea: Iker Legorburu Uriarte.

Alderdi errekurritua: Alina Madalina Farcas.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Bilbao, 2019ko otsailaren 11. Nik, Carolina García Gonik, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko (laugarren sekzioa) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Jakinarazten dut: epaitegi honetan izapidetzen ari dela apelazio-errekurtsoa behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 1355/18 prozedura, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian bideratutako behin betiko neurriei buruzko 592/17 prozeduraren ondoriozkoa, zeinaren autoetan epaia eman baitzen 2018ko abenduaren 12an; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

Alina Madalina Farcas demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen diot ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela.

Bilbao, 2019ko otsailaren 11.

Justizia Administrazioaren letradua,

CAROLINA GARCÍA GONI.


Azterketa dokumentala