Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2019ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1064

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 30ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 6ko Aginduak egin zuen deialdia. Agindu hartan, dirulaguntza batzuetarako deia egin zen, garapen iraunkorreko ekintzak gauzatzen dituzten udal, mankomunitate eta beste toki-entitate eta tokiko erakunde autonomo, toki-garapenerako agentzia eta tokiko merkataritza-sozietateetarako. Era berean, deialdiaren oinarri arautzaileak ere ezarri ziren.

Egitateak: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 6ko Aginduaren bidez, 2018. urterako dirulaguntza batzuetarako deialdia egin zen, garapen iraunkorreko ekintzak gauzatzen dituzten udal, mankomunitate, beste toki-entitate eta tokiko erakunde autonomo, toki-garapenerako agentzia eta tokiko merkataritza-sozietateetarako. Aipatutako agindu hori 2018ko ekainaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (114. zenbakia) argitaratu zen.

Egitateak: Eskariak aurkezteko epea 2018ko irailaren 14an amaitu zen, eta guztira 127 eskari iritsi ziren Ingurumen Sailburuordetzako egoitza elektronikora.

Kontuan hartu beharrekoak: Organo ebaluatzaileak, 2018ko ekainaren 6ko Aginduko 14. artikuluaren arabera betiere, aztertu eta balioetsi ditu dirulaguntza eskariak eta egin du zegokion ebazpen-proposamena (berariaz horretarako osatu zen). Ebazpen horretan dago zehazturik, esleipen-irizpideak betez eta aurrekontu-mugak gainditu gabe, aginduaren argitan zer proiektu diren dirulaguntza jasotzeko modukoak eta dirulaguntzen zenbatekoa, eta zer proiektu ezetsi diren eta zergatik.

Kontuan hartu beharrekoak: 2018ko ekainaren 6ko Aginduko 3.2 artikuluan jartzen du ezen, nahikoa eskari aurkeztu ez dela-eta edo aurkeztuek baldintzak betetzen ez dituztela-eta jarduera-ildoren baterako gordetako diru guztia ez bada agortzen, beste jarduera-ildo baterako jasota dagoen kopurura batu ahal izango dela, betiere organo ebaluatzaileak horretarako egiten duen proposamenarekin bat.

Kontuan hartu beharrekoak: Ekonomia Zirkularraren lerroan ez da agortu hasieran aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura, eta, ondorioz, organo ebaluatzaileak erabaki du gerakin hori erabiltzea lurzoru kutsatuen, klima-aldaketaren eta natura-ondore eta biodibertsitatearen lerroen aurrekontu-zuzkidura handitzeko.

Kontuan hartu beharrekoak: Xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, aurrekontu-zuzkidura izanez gero, deialdiaren zenbatekoak handiagotu egin daitezke aldez aurretik deialdia ebatziz, betiere, behin aurrekontu-zuzkidura egokituta, 50 puntu edo gehiago lortu dituzten diruz lagundu daitezkeen proiektu guztien zenbatekoa ordaintzeko behar besteko aurrekontu-zuzkidura badago.

Kontuan hartu beharrekoak: Ingurumeneko sailburuordearen 2018ko azaroaren 28ko Ebazpenaren bidez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 6ko Aginduko aurreko-zuzkidura handitu egiten da. Agindu hartan, dirulaguntza batzuetarako deia egin zen, garapen iraunkorreko ekintzak gauzatzen dituzten udal, mankomunitate eta beste toki-entitate eta tokiko erakunde autonomo, toki-garapenerako agentzia eta tokiko merkataritza-sozietateetarako. Era berean, deialdiaren oinarri arautzaileak ere ezarri ziren.

Kontuan hartu beharrekoak: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 6ko Aginduko 11. artikuluan ezarrita dagoen bezala –han daude arauturik dirulaguntzak–, ekarri beharreko agiriak ekartzeko esan zaie 10. artikuluan zehazturik dauden dokumentu guztiak aurkeztu ez dituztenei edo 2.2 artikuluko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ez dutenei edo aginduan eskatzen zen beste edozer falta zutenei. Amaitu da dokumentazioan eginiko hutsak zuzentzeko epea baina ez dute beste agiririk ekarri, eta, hortaz, jo dugu II. eranskinean zehazturik dauden erakundeek ez dutela eskaririk egin.

Kontuan hartu beharrekoak: Ingurumeneko sailburuak du eskua behin betiko erabakitzeko nori eman dirulaguntza eta zenbat, betiere 2018ko ekainaren 6ko Aginduko 17. artikuluan xedaturik dagoen moduan.

Kontuan hartu beharrekoak: Deialdia egiten duen aginduko 17. artikuluaren arabera, bertan araututako laguntzak, jasangarritasunerako hezkuntzaren lerrokoak salbu, lehia-prozeduraren bidez esleituko dira, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.4 artikuluan.

Ikusi ditugu: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 6ko Agindua, bertan arautzen eta deitzen baitira garapen iraunkorreko ekintzak gauzatzen dituzten udal, mankomunitate eta beste toki-entitate eta tokiko erakunde autonomo, toki-garapenerako agentzia eta tokiko merkataritza-sozietateetarako 2018. urterako dirulaguntzak; apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena; 24/2016 Dekretua, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta haien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena; 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; eta orokorrean aplikatu beharreko gainerako arauak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako I. eranskinean zehazturik dauden entitateei dirulaguntza ematea. Hor bertan dago zehazturik zer proiektutarako eta zenbat.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 6ko Aginduko 23. artikuluan xedaturik dagoen bezala ordainduko dira dirulaguntzak.

Bigarrena.– Ebazpen honetako II. eranskinean argitaratzea, zerrenda batean, zer dirulaguntza eskari ezetsi dugun.

Hirugarrena.– Ebazpen honetako III. eranskinean zehaztu ditugun entitateei dirulaguntzarik ez ematea, betiere Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 6ko Aginduan erabakitakoaren arabera. Arrazoiak ere eranskin horretan datoz.

Laugarrena.– Agintzea ordain dakiela, I. eranskinean zehazturik dauden entitateei, ebazpen honen bidez emandako dirulaguntzen lehen zatia.

Hurrengo dirulaguntza zatiak ordaintzekotan, aurretiaz, badira agiri batzuk onuradunek aurkeztu beharrekoak. Hala dakar Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 6ko Aginduko 22. eta 23. artikuluetan.

Agindu horretako 19. artikuluan datozen obligazioak ere bete beharko dituzte onuradunek.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, interesdunei jakitera ematearren –hala egin behar baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 6ko Aginduko 17.1 artikuluaren arabera–, eta publikotasun-printzipioa betetzearren, hala behar baita egin dirulaguntzak emateko prozedura orotan.

Seigarrena.– Baldintza-orriak banan-banan denei jakinaraz dakien agintzea, diruz lagundutako proiektuak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 6ko Aginduko 18. artikuluaren arabera gauza daitezen.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka –ez baitu administrazio-bidea agortzen–, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, jakinarazten denetik hilabeteko epean, hala dakar-eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen hirugarren xedapen iragankorraren c letran.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 30a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala