38. zk., 2019ko otsailaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
986
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko otsailaren 14ko Ebazpena, eranskinean agertzen den interesdunaren ohiko irakaskuntzako funtzioak betetzeko ezgaitasun protokoloa ebaztekoa.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du, ohartarazpen hauekin:
Aipatutako ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago Hezkuntza Sailaren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; 08:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegian).
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 18a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.