38. zk., 2019ko otsailaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 2 orri.)
- EPUB (211 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
972
EBAZPENA, 2019ko otsailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuordearena. Honen bidez, 2018-2019 ikasturtean diru-laguntzak ematen zaizkie zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako eskolen titular diren tokiko korporazioei.
2018ko abenduaren 17ko EHAAn, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko azaroaren 20ko Agindua argitaratu zen, 0 eta 3 urte bitarteko umeak atenditzen dituzten udal eskolentzako 2018-2019 ikasturterako diru-laguntzak eskuratzeko baldintzak arautzen dituena.
Aipatu aginduaren 11.1 artikuluarekin bat etorriaz, Hezkuntzako sailburuak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradunei jakinarazpen banan-banan egingo ez zaienik. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko azaroaren 20ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta haien onuradunak. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 8a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN MAITE ALONSO ARANA.