Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2019ko otsailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
951

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2019ko urtarrilaren 10eko Ebazpena, bidaia-agentzia bati baja ematekoa.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Aplikatutako araua: 81/2012 Dekretuaren 5.2 artikulua, maiatzaren 22koa, bidaia-agentziei buruzkoa. Arau horren arabera, «Itxiera oro jakinarazi beharko da, aurretiaz, dagokion lurralde-bulegoan. Bederatzi hilabetetik gorako aldi baterako itxiera bada, establezimenduaren behin betiko baja eragingo du. Establezimendua itxi egin dela jakinarazi ez bada, Turismo-arloko Administrazioak ofizioz izapidetuko du horren baja Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo-enpresen eta Establezimenduen Erregistroan».

Legezko ohartarazpenak: 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkezteko eta espedientea aztertzeko. Espedientea eskuragarri du Bizkaiko Lurralde Bulegoan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 3. solairua, Bilbao.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2019ko otsailaren 6a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala