Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2019ko otsailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
942

EDIKTUA, 116/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Sergio Sabas Sologuestoak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honen fede ematen dut:

Epaia eman da aipatutako prozeduran, 2018ko urriaren 2an.

Jacobo Aristegui Barandiaran demandatuak bizilekua egun non duen ez dakigunez, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Jacobo Aristegui Barandiaran demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ediktu hau ematen eta sinatzen dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hemeretziko otsailaren seian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala