37. zk., 2019ko otsailaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (188 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
938
EDIKTUA, hipoteka bat betearazteari buruz bideratutako 148/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Nik, Blanca Diez Forondak, Vitoria-Gasteizko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren arloko 1 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Penala emateko Unitate Prozesaleko letradua naizen aldetik,
Fede ematen dut:
Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasunik gabeko judizioan, 7/19 epaia eman du epaitegi honetako magistratu den Maria Cristina Hidalgo Moratinosek.
Mohamed EL Habib Cherifi non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Arabako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, hogei eguneko epean.
Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa organo honetako bulegoan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hemeretziko otsailaren batean.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.