Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2019ko otsailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
937

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 13koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira 2018. urtean euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroan inskribatutako alta-inskripzioak eta bestelako oharpenak.

Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroa arautzen duen Kultura sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduaren 2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta HABEren arau organikoak onartzen dituen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak ematen dizkidan eskumenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea 2018. urtean euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroan jasotako oharpenen zerrendak. Zerrendak ebazpen honen I. eta II. eranskinetan daude.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2019ko otsailaren 13a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala