Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2019ko otsailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
936

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 12koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez deialdia iragartzen baita «Regazubi» izeneko ebaketa-zentroa eta bere 30 kV-ko lurpeko lineak instalatzeko Alegria-Dulantzi udal-mugartean (Araban)» izeneko proiektuak ukitzen dituen zenbait finka okupatu aurretiko aktak jasotzeko.

Espedientea: 01-AT-D-2017-00006.

Arabako lurralde-ordezkariaren 2017ko uztailaren 17ko Ebazpenaren bidez goian aipatu elektriko instalazioa baimendu zen, egikaritze-proiektua onartu zen eta instalazioa herriarentzat onuragarria dela aitortu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, herritarrentzat onuragarria dela aitortzeak honako hauek dakartza: eragindako ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra bai eta ondasun eta eskubideak presaz okupatu beharra ere, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Horren indarrez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak ezarritakoa betetzearren, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei Alegria-Dulantzi udaletxean agertzeko dei egitea erabaki du Lurralde Ordezkaritza honek, eraginpeko ondasunak herri horretan baitaude, 52. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz, eraginpeko ondasunak okupatu aurreko aktak jasotzeko.

Interesdun oro eta eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak bilerara joan beharko dira, bai pertsonalki, bai behar bezala baimendutako ordezko bat bidalita; titulartasuna egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioko azken ordainagiria eraman beharko dituzte. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Aktak jasoko dira 2019ko martxoaren 11n jasoko dira, 10:00etatik aurrera, Alegria-Dulantzi udaletxean. Zedula-zitazio bat bidaliaz jakinaraziko zaizkio lekua, eguna eta ordua titular bakoitzari, eta era berean jokatuko da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako argitalpenei dagokienez.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, alegazioak aurkez ditzakete bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek, eraginpeko ondasun eta eskubideak zerrendatzerakoan egin ahal izan diren akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), aurreko aktak egiteko adierazitako egunera arte.

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interes ezezagunen titularrei eta egun non dauden ez dakigunei.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 12a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala