37. zk., 2019ko otsailaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
935
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2019ko urtarrilaren 8koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez berritzen baita IEFPS Repélega GLHBI erakundeari emandako baimena profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde moduan jarduteko, espezialitate berrietarako baimena emateaz batera.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2019ko urtarrilaren 8ko Ebazpenaren laburpenean eta argitalpenean. Ebazpen haren bidez berritzen da IEFPS Repélega GLHBI erakundeari emandako baimena profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde moduan jarduteko, espezialitate berrietarako baimena emateaz batera. Ebazpena 2019ko urtarrilaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 18. zenbakian. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Laburpenean, laburpenaren 2019/18 (4/2) orrialdean eta argitalpenean zehar, ekainaren 9ko 85/2015 Dekretuaren aurreko izena erabili da. Dekretu horren bidez, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak eratzen dira, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren titulartasuneko beste ikastetxe batzuk eraldatuta.
Beraz, honela dio:
«IEFPS Repélega GLHBI»
baina honela behar du:
«CIFP Repelega LHII»