37. zk., 2019ko otsailaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (179 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ETXEBARRIKO UDALA
931
IRAGARKIA, Etxebarriko Udalaren 2019rako lan-eskaintza publikoa onartzeari buruzkoa.
LAN-ESKAINTZA Publikoa
Etxebarriko Udalak, otsailaren 13ko Alkatetzaren 0152/19 Ebazpenaren bidez, onartu du Udal Erakundearen 2019rako lan-eskaintza publikoa. Aurrekontu-hornidura du eta langile funtzionarioentzat gordetako plaza huts hauez osatuta dago:
(Ikus .PDF)
Dagokion deialdietan zehaztuko dira bai prozedura, bai eskainitako plazak eskuratzeko betebeharrak.
Hori guztia bat etorriz urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluarekin (errege-dekretu horren bidez, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartu zen), eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23. artikuluarekin.
Etxebarri, 2019ko otsailaren 13a.
Alkatea,
LOREN OLIVA.