37. zk., 2019ko otsailaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (188 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ARABAKO FORU ALDUNDIA
930
IRAGARKIA, Gizarte Zerbitzuen Erregistroa eta Ikuskatzailetza Zerbitzuaren buru lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialaren 22. zenbakian, 2019ko otsailaren 20an, deialdi bat argitaratu zen Gizarte Zerbitzuen Erregistroa eta Ikuskatzailetza Zerbitzuaren buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko.
Interesa dutenek Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendu behar dizkiote eskaerak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozeinetatik. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 7a.
Giza Baliabideen Zerbitzuaren burua,
LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.