Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2019ko otsailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
924

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 8koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Ainhoa Arrese Arratibel andreak gainditu egin duela 2018ko uztailaren 23ko Ebazpenak (2018ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen-prozesua, «Ingurumen Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoria» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Ainhoa Arrese Arratibel andrea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: **461**4*. Kodea: AGC8L1 – D00145-31. Jakintza arloa: Ingurumen Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoria. Saila: Ingeniaritza Mekanikoa. Ikastegia: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Materialen Erresistentzia eta Elastikotasuna».

Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2019ko otsailaren 8a.

Errektorea.
E (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala