35. zk., 2019ko otsailaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (280 KB - 9 orri.)
- EPUB (731 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
877
6/2019 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Gobernu Kontseiluak 2018ko bigarren seihilekoan emandako zuzeneko diru-laguntzak.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsia, eta martxoaren 26ko 1/2015 Legearen artikulu bakarrak aldatua– 49.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak ematen dituen zuzeneko laguntzak eta diru-laguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira; beraz, agindu hori betetzeko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Gobernu Kontseiluak 2018ko bigarren seihilekoan zuzenean emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzea, zeina ebazpen honen eranskin gisa jasotzen baita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 5a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.