Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2019ko otsailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
866

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak 18.0204.01.01.01.03 (01/2018/143) espedientean emandako 2019ko urtarrilaren 10eko Ebazpena.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Adierazitako espedientea Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen batekin bukatu da. Ebazpen horren bidez baiesten da I12018000027730 arau-hauste aktan jasotako zehapen-proposamena; horrenbestez, LMC GRUPO EMPRESARIAL SL enpresari 6.251 euroko zehapena ezartzen zaio, Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 8.2 artikuluaren aurkako arau-hauste oso larria egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hura).

Berebat, jakinarazten zaio aipatu enpresari ezen, delako ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Lan eta Gizarte Gaietarako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere dagokion lurralde historikoko lurralde-ordezkaritzaren bidez.

Enpresari jakinarazten zaio, orobat, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen ez badu, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko duela, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordainketa egiteko azken eguna 2019-03-10a da, eta ordainketa egiteko behar diren datuak, honako hauek:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (DPK): 9050794.

– Erakunde igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 0118014300163.

– Identifikazioa: 100319.

– Zenbatekoa: 6.251,00 euro.

Betebehar hori konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da, zehapena kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketarako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 5a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala