34. zk., 2019ko otsailaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
863
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 404/2018 prozedura laburrean interesa duten pertsonak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honekin lotutako administrazio-espedientea bidaltzea:
404/2018 prozedura laburra, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2018ko maiatzaren 15eko Ebazpenaren aurkakoa, zeinak ezesten baitu Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduran ezinbesteko kausaren aintzatespenaren eskaera (Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez deitu zen hautaketa-prozedura hori).
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2019ko otsailaren 7a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.