34. zk., 2019ko otsailaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
860
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bideratutako 26/2019 prozedura arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 26/2019ko prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura hori Estatuko Administrazioak Hezkuntzako sailburuaren 2018ko uztailaren 3ko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa da (Agindua, 2018ko uztailaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, deialdia egiten duena 2018-2019 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzetarako, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzetarako eta etekin handiko unibertsitate-ikasleak aintzatesteko eta saritzeko bikaintasun akademikoko beketarako; 2018ko uztailaren 10eko EHAA, 132. zk.).
Administrazio-espedientea bidalita eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioak arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, hain zuzen ere, euren interesak defendatzeko egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean aipatutako prozeduran pertsonatu daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egunaren biharamunetik aurrera izango da indarrean jakinarazpen hau.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 6a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.