Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2019ko otsailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
853

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 7koa, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariarena, ebazpen hau aldatzeko dena: Ebazpena, 2019ko urtarrilaren 10ekoa, 2018-2019 ikasturtean heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei atzerriko hizkuntza indartzeko laguntzak emateko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariaren 2019ko urtarrilaren 10eko Ebazpenaren testuan, zeinaren bidez atzerriko hizkuntza indartzeko laguntzak ematen baitzaizkie 2018-2019 ikasturtean heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei (2019ko urtarrilaren 21eko EHAA, 14. zk.). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2019/309 (2/2) orrian, I. eranskinean, 12. lerroan, honela dio:

«...CPES Es. de Química y Electrónica BHIP R4800656C...»

baina honela esan behar du:

«... CPES Jesuitak Politeknikoa BHIP R4800030A...»

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 7a.

Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria,

RIKARDO LAMADRID INTXAURRAGA.


Azterketa dokumentala