Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2019ko otsailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
847

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 6koa, Gazteriako zuzendariarena, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako hautaketa-batzordea 2019. urterako nork osatuko duten jakitera emateko dena.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako aurtengo deialdia egiten duen 2018ko azaroaren 14ko Aginduaren 7. artikuluan ezartzen denez, Gazteriaren zuzendariak ebazpena emango du parte-hartzaileen aurrehautaketa eta hautaketa egiteko ardura izango duen hautaketa-batzordearen osaerari buruz.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako hautaketa-batzordeko kideen zerrenda argitaratzea, honako hauek osatuta:

– Josu Gerediaga Egurrola, Gazteriako arduraduna, Gazteriako zuzendariak izendatua. Batzordeburua izango da eta, kalitateko botoa izanik, azken hitza izango du boto-berdinketa gertatuz gero.

– Marlen Eizaguirre Marañón, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako ordezkaria, eta Mónica Fernández Vidal, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako ordezkari ordezkoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak izendatuak biak.

– Amaia Iguaran Bonilla, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak proposatua eta Gazteriako zuzendariak izendatua.

– Xuban Zubiria Elexpe, Euskadiko Gazteen Kontseiluak proposatua eta Gazteriako zuzendariak izendatua.

– Aboubacry Abba Kane, Nerea Aguinako Lamarain, Tomás Aranberri Epelde, Iban Askasibar Aguirre, Naroa Ciordia Landeta, Belén Citoler Ramos, María De Frutos Olasagasti, M.ª Josefa Gutiérrez-Cañas Mateo, Sergio Mediavilla García eta Elisabeth Zubizarreta Arruabarrena, Garapenerako lankidetza-programetan diharduten garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek proposatuak eta Gazteriako zuzendariak izendatuak.

– Silvia Torre Goikoetxea, Gazteria Zuzendaritzako teknikaria, Gazteriako zuzendariak izendatua. Idazkaria izango da eta hitza izango du, baina botorik ez.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 6a.

Gazteriako zuzendaria,

ANDER AÑIBARRO MAESTRE.


Azterketa dokumentala