33. zk., 2019ko otsailaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
828
EDIKTUA, 2019ko otsailaren 7koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena (9210 kodea), zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren 9210 zehazpen-ebazpena.
Ezinezkoa izan da prozedurak aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, argitaratzen da iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan.
Halaber, jakinarazten da aipatutako ebazpenaren testu osoa eskuratu dezaketela interesdunek, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.
Zehatutako enpresari ohartarazten zaio eskubidea duela gorako errekurtsoa aurkezteko Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari; horretarako, hilabeteko epea izango du, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Errekurtso hori garaiz eta behar bezala aurkeztu ezean, zehapenaren zenbatekoa ordaindu beharko du Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan eta datu hauekin:
Interneteko helbidea: www.euskadi.net/mipago
Diru-bilketako prozeduraren kodea, espedientea: 9050794.
Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.
Erreferentzia: 2010009200219.
Identifikazioa: 060419.
Zenbatekoa: 8.196 euro.
Ordaintzeko azken eguna: 2019-04-06.
Eranskinean aipatutako interesduna/k jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 7a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.