33. zk., 2019ko otsailaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
827
IRAGARKIA, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko otsailaren 6ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, bolada batez eteten da eranskinean agertzen den interesdunaren ohiko irakaskuntza-funtzioak betetzeko ezgaitasun-protokoloaren azken ebazpena ebazteko gehieneko epea.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du, ohartarazpen hauekin:
Aipatutako ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; ordutegia: 08:00 - 14:30).
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 11.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.