Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2019ko otsailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
820

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 514/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 514/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Sohe Samaira Rodriguez Acosta.

Abokatua: Oscar Padura Unanue.

Prokuradorea: Elena Martin Sanchez.

Demandatua: Pablo Soto Fernandez.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-11-09an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeari buruz Martín Sánchez prokuradoreak Sohe Samaira Rodríguez Acostaren izenean eta ordez jarri duen demanda, Pablo Soto Fernándezen aurkakoa, zeina prozesuan auzi-iheslari deklaratu baita; Fiskaltzak ere parte hartu du. Horrenbestez, neurri hauek erabaki dira XXXXX eta XXXXX adingabekoei dagokienez:

1.– Guraso-ahala: guraso-ahalaren titularitatea bi gurasoek partekatuko dute, eta seme-alabei zuzenean nahiz zeharka eragiten dieten erabakiak adostuak izango dira, betiere adingabekoen onurarako.

2.– Zaintza eta jagoletza: zaintza eta jagoletza Sohe Samaira Rodríguez Acosta amari esleitzen zaizkio; adingabekoak berarekin bizi dira.

3.– Bisita-araubidea: erabaki da bisita-araubiderik ez ezartzea ofizioz, aitak ez baitu inongo harremanik seme-alabekin. Aurrerantzean, eurekin harremanetan jartzeko interesik agertzen badu, haiekin egoteko bisita-araubidea eskatu ahalko du.

4.– Sohe Samaira Rodríguez Acostari baimena ematen zaio, guraso-ahala erabiltzeko baimena duen bakarra denez, adingabeak ordezkatzeko eta egin beharreko gestioak egiteko haien izenean, esaterako: administrazioaren aurrean, osasun-gaietan, eskolakoetan eta abar.

5.– Mantenu-pentsioa: Pablo Soto Fernándezek hilean 50 euro ordainduko ditu seme-alaba bakoitzeko, mantenu-pentsio gisa, hau da 100 euro guztira, harik eta seme-alaba adingabeak adinez nagusi izatera iritsi edo ekonomikoki independente izaten diren arte. Kopuru hori hilabete bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan ordaindu beharko du, amak adierazitako erakunde eta banku-kontuan.

6.– Ezohiko gastuak: ezohiko gastuak guraso biek ordainduko dituzte, erdibana.

Mantenu-pentsio gisa ordaindutako kopurua urtero eguneratuko da, kontsumoko prezioen indizeak estatu-mailan izandako portzentaje-aldaketen arabera, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak horretarako eginiko ziurtagiria oinarri hartuta.

Ebazpen hau betearazteko aldian, zordunak egin beharreko ekarpenak egiten ez baditu, komeni diren berme eta kautelazko neurriak hartuko dira, ebazpenak eragina izan dezan (Kode Zibilaren 103.3 artikulua).

Ez da berariaz kosturik ezartzen.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Pablo Soto Fernandez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2019ko otsailaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala