Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2019ko otsailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
817

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 6koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita gordailutu daitezen AVATEP Asociación Vasca de Técnicos Especialistas en Prevención de Riesgos Laborales elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutu aldatuak, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espediente bat ireki da, AVATEP Asociación Vasca de Técnicos Especialistas en Prevención de Riesgos Laborales sindikatuaren estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzeari dagokiona. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2019ko urtarrilaren 7an, zenbait agiri aurkeztu dira, zeinen bidez eskatzen baita aipatu sindikatuaren estatutu-aldaketari eta estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutu dadin.

Bigarrena.– Errekerimendu bat egin zitzaion elkarte horri 2019ko urtarrilaren 10ean, eta 2019ko urtarrilaren 31n bete zuen eskatutakoa.

Hirugarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Dokumentazio horretan, bestalde, honako dokumentu hauek jasota daude: gordailutze-eskabidea egiteko agiria, bazkideen batzar orokorraren erabakiari buruzko ziurtagiria –hor jasota dago estatutuak aldatzeko erabakia– eta aldatutako estatutuak.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuetako 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia askatasun sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da. Horrenbeste, onartu behar da aipatutako elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutu aldatuak berak gordailutzea, eta horren berri eman.

Aipatutako oinarriak eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea gordailutu daitezen AVATEP Asociación Vasca de Técnicos Especialistas en Prevención de Riesgos Laborales sindikatuaren estatutuak aldatzeko erabakia eta aldatutako estatutuak.

Bigarrena.– Agindua ematea gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, bai eta aurkaratu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 6a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala