Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2019ko otsailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
816

EBAZPENA, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta UPV/EHUren mendeko zentroetako garbiketa-zerbitzuaren enpresa emakidadunetako soldatak eguneratzeko eta atzerakinak ordaintzeko (2015-2018 urteak) akordio partziala erregistratu, argitaratu eta gordailutzea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2019ko urtarrilaren 25ean, REGCONen aurkeztu da soldatak eguneratzeko eta atzerakinak ordaintzeko (2015-2018 urteak) akordio partzialari dagokion nahitaezko dokumentazioa. Akordio hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta UPV/EHUren mendeko zentroetako garbiketa-zerbitzuaren emakidadun diren enpresetako hitzarmen kolektiboa negoziatzeko batzordeak hartu du.

Bigarrena.– Akordio hori 2019ko urtarrilaren 24an sinatu zuten ELA, UGT, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek eta Hezkuntza Sailaren esleipendun diren garbiketa-enpresen elkarteak.

Hirugarrena.– Akordio partzial hori sinatu dutenek pertsona bat izendatu dute akordioa erregistratu eta argitaratzeko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 eta 3 artikuluan aurreikusitako eskumena, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (2015-10-24ko BOE), betiere bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuarekin, zeinaren 16. artikuluan sortzen baita Lan eta Justizia Saila eta lehen xedapen iragankorrean ezartzen baitu erregelamendu organikoak indarrean direla. Aplikagarriak dira, halaber, apirilaren 9ko 191/2013 Dekretua, urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuari dagokionez, eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua, hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoa.

Bigarrena.– Sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 4a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

HEZKUNTZA SAILAREN ETA UPV/EHU-REN MENDEKO ZENTROETAKO GARBIKETA-KONTRATETAKO LANGILEEN SOLDATAK EGUNERATZEKO ETA 2015-2018 ALDIAN SORTUTAKO ATZERAKINAK ORDAINTZEKO AKORDIO PARTZIALA

Batu dira Lan Harremanen Kontseiluan, Bilbon, batetik, Uni2 Servicios Integrales SA eta Comercial de Limpieza Villar SA, Hezkuntza Sailaren esleipendun diren garbiketa-enpresen ordezkari gisa, eta, bestetik, ELA, UGT, LAB, ESK eta CCOO sindikatuak. Sindikatu horiek negoziazio-batzordeko langileen aldean daukaten ordezkaritza % 100ekoa da, 2015eko maiatzaren 12ko eratze aktan jasota dagoenez.

ADOSTU DUTE:

Lehenengoa.– Hitzarmenaren aurreraeragina aplikatuz aurreikusitako soldata-igoerak onartzea, hitzarmenaren 48. artikuluan jasotako eran. Hona hemen:

2015. urtea: % 0.

2016. urtea: % 0,3.

2017. urtea: % 1.

2018. urtea: % 1,5 urtarriletik ekainera, eta % 1,75 uztailetik abendura.

Bigarrena.– Enpresek konpromisoa hartzen dute, batetik, aipatutako igoerek sortutako atzerakin guztiak ordaintzeko, eta, bestetik, langileen soldatak eguneratzeko (eranskineko soldata-taulen arabera).

Hirugarrena.– Akordio honek eraginkortasuna izango du Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 87., 88. eta 89. artikuluen babesean, eta argitaratzen denetik aurrera nahitaez bete beharko da. Hura izapidetzeko, Lan Harremanen Kontseiluari ematen diogu baimena. Edonola ere, akordioa argitaratzen denetik, enpresek hilabeteko epea izango dute atzerakinak ordaintzeko.

Soldaten taula 2016

(Ikus .PDF)

Antzinatasun kontsolidatua (Hezkuntza Sailari eta SHEEri atxikitako zentroetan 2000-09-01 baino lehenago eta UPV/EHUri atxikitako zentroetan 2001-01-01 baino lehenago egindako hirurtekoak).

(Ikus .PDF)

Soldaten taula 2017

(Ikus .PDF)

Antzinatasun kontsolidatua (Hezkuntza Sailari eta SHEEri atxikitako zentroetan 2000-09-01 baino lehenago eta UPV/EHUri atxikitako zentroetan 2001-01-01 baino lehenago egindako hirurtekoak).

(Ikus .PDF)

Soldaten taula 2018 (2018ko urtarriletik ekainera)

(Ikus .PDF)

Antzinatasun kontsolidatua (Hezkuntza Sailari eta SHEEri atxikitako zentroetan 2000-09-01 baino lehenago eta UPV/EHUri atxikitako zentroetan 2001-01-01 baino lehenago egindako hirurtekoak).

(Ikus .PDF)

Soldaten taula 2018 (2018ko uztailetik abendura)

(Ikus .PDF)

Antzinatasun kontsolidatua (Hezkuntza Sailari eta SHEEri atxikitako zentroetan 2000-09-01 baino lehenago eta UPV/EHUri atxikitako zentroetan 2001-01-01 baino lehenago egindako hirurtekoak).

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala