20. zk., 2019ko urtarrilaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
492
IRAGARKIA, ustez Uraren Legea hausteagatik irekitako zehapen-espediente baten ebazpena jakinarazteko dena.
Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44 artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beraz, beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean (errekurtso hori aurkezten denetik hilabete dago gehienez ere hura ebazteko eta ebazpena jakinarazteko –39/2015 Legearen 124. artikulua–); bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, edo salatua bizi den barrutiari dagokionean, bi (2) hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 112. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legeak 58.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Adierazi nahi da, halaber, argitaratzen den egintzaren testu osoa eta hari buruzko espediente osoa, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan dagoela interesdunaren eskura, hark nahi izanez gero aztertu eta haren berri izan dezan (Orio kalea 1, 3.a – 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 16a.
Instrukziogilea,
ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.