Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2019ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
392

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 14koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2018ko apirilaren 18ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2018ko maiatzaren 7an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2018ko apirilaren 18ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena. Horren bidez, diru-laguntzetarako deialdia egiten zaie Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei, prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2018-2019 ikasturtean, hizkuntza-proiektuaren berrikuntza-proiektuei lotuta.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ebatzi zuen deialdia, eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, deialdi-aginduaren 14.2 artikuluaren arabera, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko apirilaren 18an Aginduaren bidez deitutako laguntza onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez, diru-laguntzetarako deialdia egiten zaie Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei, prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2018-2019 ikasturtean, ikastetxeko hizkuntza-proiektuaren barruko berrikuntza-proiektuei lotuta (2018ko maiatzaren 7ko EHAA, 86. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 14a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

ERANSKINA
DIRU-LAGUNTZEN ESLEIPENA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala