17. zk., 2019ko urtarrilaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (309 KB - 17 orri.)
- EPUB (593 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
390
EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 10ekoa, Hezkuntza saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da lanpostuen zerrendako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dioten zehazteko prozeduraren ondoriozko behin betiko zerrenda.
Lanpostuen zerrenda eskolatzeko eskaeran eragiten duten faktoreen azterketatik abiatzen da, eta matrikulan eta hezkuntza-maila bakoitzaren curriculumaren edukian oinarritzen da. Horregatik, lanpostuen zerrendak hezkuntza-sistemak oro har dituen beharrak islatzen ditu. Ondorioz, lanpostuen zerrenda funtsezko oinarria da, langileen arloan, hezkuntza-sistema antolatu eta arrazionaltzeko.
Urtero gorabeherak sortzen dira ikasleen guztizko matrikulazioan, irakasteko hizkuntzari buruzko gizarte eskaeran, bai eta, finean, hezkuntza plangintzan eragiten duten gainerako faktoreetan ere. Gorabehera horiek eragin zuzena dute irakasleek duten behin betiko lanpostuetan. Hori dela eta, hezkuntza administrazioak, araututako prozedura bati jarraituz, aldaketok nori eta nola eragingo dioten zehaztu behar du.
Apirilaren 16ko 81/1996, abenduaren 22ko 409/1998 eta uztailaren 29ko 147/2008 Dekretuetan, jarraitu beharreko irizpideak ezarri ziren, bai kasu bakoitzean ematen den aldaketa mota definitzeko, bai parte-hartzaileak ordenatzeko eta haietako nori eragiten dion zehazteko.
2018-2019 ikasturtean jarraitutako prozesuari dagokionez, hona egindakoa:
– Abenduaren 26ko 193/2018 Dekretua argitaratu da (urtarrilaren 10eko EHAA), zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistrentzat gordetako lanpostu-zerrendak Hezkuntza Sailaren mendeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzaren lurralde-ordezkaritzetan.
– Ikastetxeei dokumentazioa bidali zaizkie, lanpostuei buruzko argibideen eta behin betiko lanpostua duten irakasleen berri emateko.
– Prozesuan partaide diren langileei batzarretara deitu zaie eta batzarrak burutu dira, aldaketek eta berradskripzioek nori eragingo zioten zehazteko.
– Sortu den dokumentazioa berrikusi da.
Beraz, prozesuaren emaitza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea dagokigu orain.
Horregatik guztiagatik, hona hartu dudan
EBAZPENA:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen eranskin gisa, 2018ko abenduaren 26ko 193/2018 Dekretuaren bitartez lanpostuen zerrendetan egindako aldaketek nori eragiten dioten zehazteko prozeduraren emaitza, 2018-2019 ikasturtearen hasieratik ondorioak izango dituena.
Ebazpen honen eta eranskinaren bidez argitaratzen diren zerrenden aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 10a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
ERANSKINEAN ERABILI DIREN LABURDUREN KODEAK
ALDIA
1.1 Ezabatzeak.
1.2 Hizkuntza-eskakizunaren (HE) aldaketak.
1.3 Derrigortasun-dataren aldaketak.
2.1 Lanposturik gabeko maisu-maistren berradskripzioa.
2.2 Lanpostuaren baldintzak betetzen ez dituzten maisu-maistren berradskripzioa.
2.3 Lanposturik gabeko edo lanpostuaren baldintzak betetzen ez dituzten maisu-maistren berradskripzioa (2.3.II.), behin-betikoen berradskripzioaren (2.3.I.) ondorio dena.
2.4 Ondo adskribaturiko behin-betikoen berradskripzioa.
2.5 Aurreko prozesuetan lanpostua kendu zitzaienen berradskripzioa.
FZ Finkatze zuzena.
BT Lanpostuen integrazioa.
ZT Ikastetxeen zatiketa
BE Bat-egitea
OHARRAK
BERE Lanpostu berezia.
IBIL Lanpostu ibiltaria.
ZIA Zereginen ikaskuntzako atalak.
EPEA Ezabatzea, lanpostuaren HE egiaztatzeko epea bete izanagatik.
ADSKRIPZIO-MOTA
B Ongi adskribatuta-esleituta
P HE2 betetako lanpostuetan IGArekin aldi baterako ongi adskribatuta-esleituta
E HE betetako lanpostuetan HErik gabe aldi baterako ongi adskribatuta-esleituta
T HE atzeratutako lanpostuetan HErik gabe aldi baterako ongi adskribatuta-esleituta
H Gaizki adskribatuta-esleituta
S Lanposturik gabe