17. zk., 2019ko urtarrilaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (284 KB - 5 orri.)
- EPUB (331 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
387
EBAZPENA, 2018ko abenduaren 31koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizioari zuzenduriko diru-laguntzak esleitzen dituena (EIMA 1).
Hezkuntzako sailburuak 2018ko uztailaren 17an emandako Aginduan (2018ko abuztuaren 8ko EHAA, 152. zk.) zehaztutakoari jarraituz bete beharreko prozedurak bete ostean eta, aldi berean, agindu horren 31. artikuluan finkatutako ebazpen-batzordearen proposamena ontzat emanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean aipatutako ikasmaterialei ondoan zehazten zaien diru-laguntza ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea, laguntza-deialdiaren baldintzaren bat betetzen ez dutelako.
AZKEN XEDAPENA
Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 31.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN MAITE ALONSO ARANA.