10. zk., 2019ko urtarrilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
211
EDIKTUA, betebeharrei buruzko 237/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 237/2018 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Raquel Prieto Mejias.
Abokatua: Alicia Reguero Soleto.
Prokuradorea: Maria de las Mercedes Marco Saenz de Ormijana.
Demandatua: Raul Gomez Fernandez.
Gaia: judizio arrunta.
Aipatutako judizioan, autoa eman da 2018-12-13an, eta hauek dira xedapenak:
XEDAPENAK
Aurkeztutako zuzenketa-eskabidea bidezkoa dela erabakitzen dut. Horrenbestez, 2018ko azaroaren 20ko epaiari eusten zaio, baina kontsiderazio hauek eginda:
Zuzenbideko laugarren oinarrian, honela dio:
«Laugarrena.– Azkenik, aintzat hartuta ebazpen honen izaera, eta kontuan hartuta PZLren 394. artikuluan ezarritakoa eta demandatzaileak aurretiazko entzunaldian egindako alegazioak –kostuak ordaintzeko kondenari uko egiten dio–, ez dut horri buruzko erabakirik hartzen.»
Baina honela esan behar du:
«Laugarrena.– Azkenik, aintzat hartuta ebazpen honen izaera, eta PZLren 394. artikuluan ezarritakoari jarraituz, alderdi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.»
Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.
Raul Gomez Fernandez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 13a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.