10. zk., 2019ko urtarrilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (277 KB - 9 orri.)
- EPUB (459 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
207
EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 7koa, Merkataritzako zuzendariarena, 2018ko ekitaldian Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko maiatzaren 23ko Aginduak ezarritako laguntzen onuradun diren enpresen zerrenda argitaratzen duena. Agindu horrek merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntza-programarako arauak ezarri eta 2018ko ekitaldirako deialdia egiten du.
Diru-laguntza publikoak ematean publikotasun-printzipioa bete behar denez, ebazpenaren berri eman ostean onuradunei, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko maiatzaren 23ko Aginduaren 11. artikuluaren 2. zenbakian aurreikusitakoaren arabera, Merkataritzako zuzendariak honako hau
Ebazten DU:
Artikulu bakarra.– 2018ko ekitaldian Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko maiatzaren 23ko Aginduak ezarritako laguntzen onuradun diren enpresen zerrenda argitaratzea, enpresei jakinarazitako Merkataritzako zuzendariaren ebazpenen arabera. Agindu horrek merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntza-programarako arauak ezarri eta 2018ko ekitaldirako deialdia egiten du.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 7a.
Merkataritzako zuzendaria,
JUAN EMILIO ANDRADES GARCÍA.