10. zk., 2019ko urtarrilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
191
EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 3koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Kepa Erdozia Uriarte jaunak gainditu egin duela 2018ko urriaren 1eko Ebazpenak (2018ko urriaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) iragarritako hautapen-prozesua, «Hizkuntzalaritza orokorra» jakintza-arloan ikertzaile doktore iraunkorraren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Kepa Erdozia Uriarte Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkor gisa kontrata dadila. NAN zk.: 7**67*6**. Kodea: IDPTCL1-D00114-1. Jakintza-arloa: «Hizkuntzalaritza orokorra» Saila: «Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak». Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Psikolinguistika eta Neurolinguistika».
Proposatutako lehiakideak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2019ko urtarrilaren 3a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017-01-25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.