10. zk., 2019ko urtarrilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
187
EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 3koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Julian Castellano Paulis jaunak gainditu egin duela 2018ko uztailaren 23ko Ebazpenak (2018ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen-prozesua, «Gorputz eta Kirol Hezkuntza» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko dena.
Errektore honek ebatzi du Julian Castellano Paulis jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN: 34**26***. Kodea: PLC8L1 – D00046-1. Jakintza arloa: Gorputz eta Kirol Hezkuntza. Saila: Gorputz eta Kirol Hezkuntza. Ikastegia: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Futbolaren eta Eskubaloiaren Oinarriak».
Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2019ko urtarrilaren 3a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.