Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2019ko urtarrilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
123

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita B motako joko-areto batek fidantza bueltatzeko eskatu duela.

Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak, uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaz onetsiak, bere 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal dezaten.

Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluari jarraituz, argitara ematen da 15252082T NAN zenbakiak fidantza bueltatzeko eskatu duela. Eskaera 2010eko abenduaren 10ean F201001768 zenbakiz erregistratu zen, B motako enpresa eragilearen kontzeptuan erregistratu ere, eta haren bidez lortu nahi da bi hilabeteko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek aurkeztea zorretan den zenbatekoa Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan fidantzaren pentzudan ordaintzeko eskaera (Donostia kalea, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eskaerarekin batera, kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua aurkeztu behar dira.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 20a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala