7. zk., 2019ko urtarrilaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
121
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-20A001-54-2018 zehapen-prozeduraren instruktoreak emandako 2018ko azaroaren 22ko ebazpen-proposamena.
Ebazpen-proposamen hori aurrez aurre jakinarazteko saiakera egin da, baina, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Beraz, honako hau jakinarazten da: 2018ko azaroaren 22an Servitoro SLri eman zaio SAN-20A001-54-2018 zehapen-prozeduraren ebazpen-proposamena, eta horren arabera, 6/2003 Legearen (abenduaren 22koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena) 50.5.e artikuluan ezartzen den arau-haustea egozten zaio.
Lege-oharrak:
Interesdunek 15 eguneko epea dute Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan agertzeko (Easo kalea 10, Donostia), ebazpen-proposamenaren eduki osoa ikusteko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko.
Iragarki hau argitaratzen da, eranskinean adierazi den interesdunak horren berri izan dezan, hura jakinaren gainean jartzeko baita.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 21a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.