Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2019ko urtarrilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
120

IRAGARKIA, 2018ko abenduaren 11koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, desjabetze-espedientean preziamendu-orriaren izapidea jakinaraztekoa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea. Zabalkuntza» desjabetzeak ukitutako zenbait finken jabeei honako errekerimendu honen jakinarazpena egiten zaie: desjabetzegai diren ondasun eta eskubideei egozten zaien balioa zehazten duen haztapen-orria, hiru aletan, aurkezteko, bidezko deritzeten arrazoibideak gehituta. Balorazioak arrazoituta egon beharko du nahitaez eta peritu baten izenpeak bermatu ahal izango du, gastu hauek haien kontura izanik.

Preziamendu-orria Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzan aurkeztu ahal izango da (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) 20 eguneko epean, honako jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 11.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala