5. zk., 2019ko urtarrilaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
94
IRAGARKIA, administrazioarekiko 332/2018 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Kirol Justiziako Euskal Batzordearen 2018ko ekainaren 22ko Erabakiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, zeina 332/2018 zenbakiarekin prozedura arruntaren bidez izapidetzen ari baita Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegian. Kirol Justiziako Euskal Batzordearen erabaki horrek ezetsi egiten ditu Sociedad de Caza Babcok Wilcox eta Sociedad de Caza y Pesca Durangok jarritako berraztertze-errekurtsoak, 2018ko martxoaren 2ko Ebazpenaren kontra jarritakoak. Ebazpen horrek 50/2017, 51/2017 eta 53/2017 zenbakiko espedienteak ebazten ditu.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 28a.
Zerbitzu zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.