Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2019ko urtarrilaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
92

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 436/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 436/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Sarvia Celenia Martinez Rivera.

Abokatua: Antonio Llavador Ruiz.

Prokuradorea: Iratxe Damborenea Agorria.

Demandatua: Osman Javier Sandoval Amador.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan honako epai hau eman zen 2018-12-13an:

565/18 epaia, 2018ko abenduaren 13koa, MHC 436/2018 prozeduran emana. Prozedura horretan, hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Sarvia Celenia Martinez Rivera, prokuradore Iratxe Damborenea Agorria zuela; bestetik, demandatu gisa, Osman Javier Sandoval Amador (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura. Bestalde, epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Osman Javier Sandoval Amador demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 13a.

JUSTIZIA-ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala