5. zk., 2019ko urtarrilaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (178 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
90
EDIKTUA, 391/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 391/2017 prozedura arrunta bideratu da, Caixabank SAk eskatuta, Enrique Burguillo Jimenezen jaraunspen jasogabearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka, eta epaia eman da.
Hau jakinarazten dut: Enrique Burguillo Jimenezen jaraunspen jasogabe auzi-iheslariari ezin diogunez ebazpena demandatuari jakinarazi, egungo helbidea ez dugulako, erabaki dut Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea jarduketa hauetan epaia eman dela 2018-12-18an eta apelazio-errekurtsoa jar dezakeela. Hori guztia Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz egin da.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Enrique Burguillo Jimenezen jaraunspen jasogabe demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko abenduaren hemezortzian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.