Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2019ko urtarrilaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
88

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 168/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Judizio horretan, 105/2018 epaia eman da. Ebazpen hori eskuragarri dauka demandatuak bulego judizial honetan. Aurkaratzeko modua hau da: epaitegi honetan aurkeztutako berrikusteko errekurtsoa, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrerako hogei egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zer arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, ez da onartuko aurkaratzea (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ......... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Bergara (Gipuzkoa), 2018ko abenduaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala