3. zk., 2019ko urtarrilaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
67
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kulturako sailburuordearen 2018ko abenduaren 3ko Ebazpena, K-32/2011 kontratazio-espedienteari dagokionez gordailatutako behin betiko bermea itzultzekoa.
Ezinezkoa izan da idazpuruan aipatutako prozedurako itzultze-izapidea Publicidad Pelcons SLri jakinaraztea espedientean ageri den helbidean, eta, horregatik, argitaratzen da iragarki hau, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kulturako sailburuordearen 2018ko abenduaren 3ko Ebazpenaren bidez, baimena ematen da Publicidad Pelcons SLk gordailatutako behin betiko bermea itzultzeko. Gordailu hori Urdaibai Eskualdeko kultura-ondarearen balioa azpimarratzeko publizitate-kanpaina bat diseinatzeko eta bitartekoen plan bat egikaritzeko kontratutik eratorritako betebeharren ardura hartzeko ezarri zuen.
1.– Aipatutako kontratuan, prestazioak jaso eta behin betiko likidatu dira.
2.– Ez dago bete gabeko erantzukizunik kontratistaren aurka, eta, beraz:
– Administrazioari ez zaio kalte-galerarik eragin esleipendunak kontratua egikaritzeagatik.
– Administrazioari ez dio gasturik eragin kontratistak bere betebeharrak konplitzean izan duen atzerapenak.
– Ez da suntsiarazpen-espedienterik ireki kontratua ez betetzeagatik.
3.– Ikusi da Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 102. artikulua.
Eta, beraz, ebazten da:
Lehenengoa.– Baimena ematea Publicidad Pelcons SLk gordailatutako behin betiko bermea itzultzeko. Gordailu hori 2.971,51 eurokoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian F201101421 zenbakiarekin erregistratua, eta goian aipatutako kontratua konplitzetik eratorritako betebeharren ardura hartzeko ezarri zen. (Kontratazio-espedientea: K-32/2011).
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, haren aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
Hau guztia jakinarazten dut Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 40. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 27a.
Zerbitzu zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.