Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2019ko urtarrilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
66

IRAGARKIA, zeinaren bidez eranskinean aipatzen den pertsona juridikoari jakinarazten baitzaio Kontratazio Publikoko Aholku Batzordeko Sailkapen Batzordearen erabaki bat, baliogabetu eta indargabetzen duena emandako sailkapena, hain zuzen ere, urteko azken kontabilitate-ekitaldian bere ekonomia- eta finantza-kaudimenari eusten dionik egiaztatu ez duelako.

Ezinezkoa izan da erabaki hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Erabakiaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ogasun eta Ekonomiako sailburuari, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten den egunetik hasita.

Horren berri ematen da, interesdunak jakin dezan, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Interesdunari jakinarazten zaio, orobat, erabaki hori eskuragarri duela Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 26a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

DAVID ÁLVAREZ MARTÍNEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala